Nilo ibaia ardatz hartuta - izatez, zentzu guztietan baita ardatz - Egiptoko fauna eta landaretza ikergari hartzen duen posterra proposatzen dugu. Ikuspegi anitzak izan ditzake lanak:
- Fauna eta landaretzaren klasifikazioa, marrazki edo/eta argazkiekin. Bere garrantzia ekologikoa, kopurua, ikusi ahal izanen ditugun...
- Bertako fauna eta mitologia uztartuz:
- Egiptoko panteoi zoomorfikoa: Anubis, Horus, Sobek...
- Zer adierazten dute? Zergatik horiek eta ez beste batzuk...?
- Animalien ehorzketa eta momifikazioa.
- Landaretza eta fauna Egiptoko Aitzinateko artean, idazkera hieroglifikoan...
Neurriak: 100x100
Lantaldea: 2-3 pertsona
Zailtasun maila: Ertaina
Proiektu hau 1. Batx - Bko Alicia Roncalések eta Mirari Arangurenek eginen dute.